KARTA BERRIA!

KARTA ETA DASTATZE MENU BERRIAK UDABERRI - UDA 2017 ON EGIN!

Dastaketa menua

Kartako plater ezberdinez gozatzeko aukera paregabea. Hautatu dastatze menua eta kartako hainbat plater dastatu ahal izando dituzu prezio hoberenean. Ez galdu gure kartaren sekretuak dastatzeko aukera bikain hau.

Prezioa 38 BEZik gabe

Eguneko menua

Egunero plater berriez osaturiko menu goxoa. Asteburuetan, eguerdian, ere dasta dezakezu gurera hurbilduz gero. Zarautzen, menu berezia kalitate/prezio onenean.

Prezioa: 16.90 BEZa barne (Astelehenetik ostiralera, eguerdian) 23.90 BEZa barne (Asteburu eta jai egunetan, eguerdian)


GURE HISTORIA

Tradizioa, berrikuntza, kalitatezko produktuak eta bezeroarekiko arreta berezia.

1983ko abuztuaren 4an, Ameztoy-Alfaro familiaren etxea gaur egun ezagutzen dugun jatetxea bihurtzea erabaki zen. Romero Ameztoy eta Iñaki Olazabal senar-emazteen gidaritzapean 32 urte bete ditu jada KIRKILLA ENEA JATETXEAK.

Sukaldaritzaren tradizioa eta abangoardia uztartuz eta berzeroarekio harremanak zainduz, otordu atsegin batez gozatzeko aukera eskaintzea dugu helburu. Landutako euskal sukaldaritza eta bezeroarekiko arreta ona dira gure izateko arrazoiak. Kirkilla osatzen dugunok familia handi bat gara eta gurera hubiltzean etxean bezalaxe sentiaraztea dugu xede.


JATETXEA

Gure jatetxeko sukaldea mahaikide guztien begi bistan aurkitzen da. Ondoren dastatuko diren jakien prestaketa lanak eta sukalde eta jantokiko pertsonalaren lan egiteko modua bertatik bertara jarraitzeko aukera eskaitzen.

Tratu pertsonalizatua jasotzeaz gain, axolagabe utziko ez zaituen sorrera finak dastatu ahal izango dituzu.

Jantokian gure kartaz eta eguneko menuaz gain, dastatze menuaz ere disfruta dezakezu. Nahi izanez gero eskura ditugu ospakizunetarako, bataioetarako, enpresa-afarietarako eta beste edozein ospakizunetarko itundutako menuak. Harremanak ataletik eska ditzazkezu.

Izendapen ezberdinetako ardo aukera zabala dugu, baita inguruan ekoizten den "Txakoli" izeneko ardo zuria ere.

Txartel hauek onartzen dira: MasterCard, Maestro, Visa, Eurocard and 6000.

TALDEA

Kirkillako taldea, beti izando duzu bezeroaren beharrak asetzeko prest. Egongelan maitasun eta arreta handiz artatuko zaituzte Romero Ameztoyk eta Iñaki Olazabalek, bien seme gazteenaren, Julenen, laguntza berriarekin, eta gainerako pertsonalarekin batera. Arreta eta adeitasun handiz eta jatetxea kudeatzen duten 32 urteko esperientziarekin, etxean bezela sentiaraziko zaituen tratu pertsonalizatua ematea dugu helburu.

Sukaldean berriz, Xabier Zabalaren aginduetara, talde gazte eta langilea aurkituko duzu. Xabierrek formakuntza eta esperientzia zabala du sukaldaritza munduan. Gainera, Kirkilla jatetxeko sukaldean duen hamar urteko ibilbideak, bertako bezeroa ezagutzeko eta haren beharretara moldatzeko jakituria eman dio. Xabierrek eta gainerako sukaldeko lankideek Euskal sukaldaritza berrian oinarrituta primerako jakiak dastatzeko aukera emango dizute.


KARTA

HASTEKO
Ezkur-iberikoaren urdaiazpikoa 17,50
Etxeko foie tarrina, Oportora, mango purea, fruitu lehorren gurina eta tosta kurruskaria 16,20
Txahal-azpizun karpatxioa, parmesano gazta, ardo murrizketa eta albakaz eta errukulaz frijitutako ogia 17,50
Magret eta foie-fresku karpatxioa oporto saltsarekin 16,20
Olagarru entsalada epela, ahuakatea, piperrautsa eta tipulaz beteriko ogitxoak 17,20
Kirkilla entsalada 13,50
Askotariko kroketak (itsas fruituak, urdaiazpikoa, txibiak) 15,50
Atungorri marinatua, nori maionesa, wakame alga eta sesamo min tartarra 17,50
Bieirak, orburuak eta zigalatxoak boilur zukuarekin 16,50
Otarrainxkak Etxeko erara erreta 16,50
Arroz saldatsua bere tintan eginiko txibiekin (aurrez eskatuta. 30 min. / gutxienez 2 pertsonentzako / prezioa buruko) 16,00

ITSASOTIK
Bakailu melatua piperradarekin eta tipulin pil-pila 16,80
Hirugihar ketuan bildutako zapo-solomoa, bonboia, juka purea eta hondarra 17,50
Legatza plantxan eta ketua, melatutako patata, piper erreak, aliolia eta txibi rabiolia 16,50
Erreboilo errea, leka entsalada, melatutako batata eta itsas-alga zukua 18,00

LEHORRETIK
Txahal-azpizuna foiearekin, ahuntz gazta, melatutako patata eta fruitu lehorren tosta 18,50
Salteatutako presa-iberikoa perigord saltsarekin, sagar krematsua, ozpinez ondutako tipula eta otarrainxkak 17,50
Ahate tostoia, magreta, foiea, artua, patata frijitu bolak eta bere oskolen zuku murriztua 16,00
Ardo beltzetan erregositako txahal-masailak, patata krematsua, perrexilarekin erretako pasta eta bere zukua 17,00

GOZO PISKA BAT
Ilargi betea 6,80
Sagar tarta bere sorbetearekin eta konpotarekin 6,80
Perfecto de caf banilla kiribilarekin 6,80
Limoi-sorbetea cavarekin 6,80
Selva negra tarta bere bonboiarekin eta fruitu lehorrekin 6,80
Limoi tarta karamelatua sesamo gailetarekin 6,80
Karamelatutako platano rabioliak 6,80
Txokolatezko coulanta 6,80
Gazta etxeko erara 6,80
Intxaursaltsa nire erara 6,80

BEZ gabe






EGUNEKO MENUA


HARREMANA


Gurekin harremanetan jartzeko, edozein kontsulta egiteko edota itundutako menuak eskatzeko ondorengo fomularioa bete besterik ez duzu.

Formulario bitartez ez da erreserbarik onartuko. Erreserbak egiteko 943 131982 telefonora deitu dezakezu.

ERRESERBAK: 943 131982

NOLA IRITSI


Kirkilla-Enea Jatetxea Zarautzen kokatuta dago. Bertara, Bilbo zein Donostiatik bazatoz, A-8tik zein N-634-tik ailega zaitezke.

Jatetxea herriko alde zaharrean dago, zehazki Musika plazatik eta "Santa Maria La Real" parrokitik 50 metrotara, Santa Marina kalean hain zuzen.

ORDUTEGIA


Goizez: 13:00 - 15:30 / Arratsaldez: 20:30 - 23:00

Negua: Igande gaua eta astelehena itxita
Udara: Igande gaua itxita