KARTA BERRIA

2019ko azaroaren 19tik aurrera 2019/2020 neguko karta eta dastatze menu berriez goza dezakezu. Orri honetan bertan kontsulta ditzakezu. ON EGIN!!

Dastaketa menua

Kartako plater ezberdinez gozatzeko aukera paregabea. Hautatu dastatze menua eta kartako hainbat plater dastatu ahal izando dituzu prezio hoberenean. Ez galdu gure kartaren sekretuak dastatzeko aukera bikain hau.

Prezioa 44 BEZa barne KARTA ETA DASTATZE MENU BERRIAK JADA KONTSULTA DITZAKEZU

Eguneko menua

Egunero plater berriez osaturiko menu goxoa. Asteburuetan, eguerdian, ere dasta dezakezu gurera hurbilduz gero. Zarautzen, menu berezia kalitate/prezio onenean.

Prezioa: 17.90 BEZa barne (Astelehenetik ostiralera, eguerdian) 24.90 BEZa barne (Asteburu eta jai egunetan, eguerdian)


GURE HISTORIA

Tradizioa, berrikuntza, kalitatezko produktuak eta bezeroarekiko arreta berezia.

1983ko abuztuaren 4an, Ameztoy-Alfaro familiaren etxea gaur egun ezagutzen dugun jatetxea bihurtzea erabaki zen. Romero Ameztoy eta Iñaki Olazabal senar-emazteen gidaritzapean 32 urte bete ditu jada KIRKILLA ENEA JATETXEAK.

Sukaldaritzaren tradizioa eta abangoardia uztartuz eta berzeroarekio harremanak zainduz, otordu atsegin batez gozatzeko aukera eskaintzea dugu helburu. Landutako euskal sukaldaritza eta bezeroarekiko arreta ona dira gure izateko arrazoiak. Kirkilla osatzen dugunok familia handi bat gara eta gurera hubiltzean etxean bezalaxe sentiaraztea dugu xede.


JATETXEA

Gure jatetxeko sukaldea mahaikide guztien begi bistan aurkitzen da. Ondoren dastatuko diren jakien prestaketa lanak eta sukalde eta jantokiko pertsonalaren lan egiteko modua bertatik bertara jarraitzeko aukera eskaitzen.

Tratu pertsonalizatua jasotzeaz gain, axolagabe utziko ez zaituen sorrera finak dastatu ahal izango dituzu.

Jantokian gure kartaz eta eguneko menuaz gain, dastatze menuaz ere disfruta dezakezu. Nahi izanez gero eskura ditugu ospakizunetarako, bataioetarako, enpresa-afarietarako eta beste edozein ospakizunetarko itundutako menuak. Harremanak ataletik eska ditzazkezu.

Izendapen ezberdinetako ardo aukera zabala dugu, baita inguruan ekoizten den "Txakoli" izeneko ardo zuria ere.

Txartel hauek onartzen dira: MasterCard, Maestro, Visa, Eurocard and 6000.

TALDEA

Kirkillako taldea, beti izando duzu bezeroaren beharrak asetzeko prest. Egongelan maitasun eta arreta handiz artatuko zaituzte Romero Ameztoyk eta Iñaki Olazabalek, bien seme gazteenaren, Julenen, laguntza berriarekin, eta gainerako pertsonalarekin batera. Arreta eta adeitasun handiz eta jatetxea kudeatzen duten 32 urteko esperientziarekin, etxean bezela sentiaraziko zaituen tratu pertsonalizatua ematea dugu helburu.

Sukaldean berriz, Xabier Zabalaren aginduetara, talde gazte eta langilea aurkituko duzu. Xabierrek formakuntza eta esperientzia zabala du sukaldaritza munduan. Gainera, Kirkilla jatetxeko sukaldean duen hamar urteko ibilbideak, bertako bezeroa ezagutzeko eta haren beharretara moldatzeko jakituria eman dio. Xabierrek eta gainerako sukaldeko lankideek Euskal sukaldaritza berrian oinarrituta primerako jakiak dastatzeko aukera emango dizute.


KARTA

HASTEKO
Urdaiazpiko eta solomo iberikoa tomate eta baratxuri ogiarekin 19,80
Etxeko foie tarrina melokotoi mermeladarekin eta orejoi frijituak mahaspasa eta intxaur ogiarekin 17,20
Magret eta foie-fresku karpatxioa oporto saltsarekin 18,20
Kirkilla entsalada 15,00
Abakando entsalada epela orburu frijituekin eta won-ton tosta 24,90
Perretxiko eta onddo entsalada epela salteatutako otarrainxkekin eta tenperatura baxuan egindako arrautza trufatua 16,80
Etxeko kroketa eta frijitu dastaketa 17,50
Ahate eta foei kaneloiak laranja saltsarekin eta bere oliotan melatutako hazikontxoak 16,80
Otarrainxkak Etxeko erara erreta 17,60
Bakailao ketu tosta kimuekin, tomatea, txirlak, bakailao tripakiak pilpilean eta bere azal frijituak 16,50
Bieirak eta zigalatxo salteatuak tostan txanpi duxelle-a eta zainzuri krema fina 17,50
Arroza txibiekin bere tintan, aliolia eta txibi frijituak (20 min./ gutxienez 2 pertsonentzat/ prezioa pertsonako) 17,00
ITSASOTIK
Tenperatura baxuan egindako bakailaoa txerri koparekin, pepino mazeratua, ziape haziak, azal erreak eta tripaki gisatuak 17,80
Legatz errea bieirekin, azalore krema fina eta boilur perlak 18,50
Erreboiloa plantxan , txirlak saltsa berdean eta berberetxoak 20,20
Izokina otarrainxkekin, olagarro frijitua tenpuran, mangoa eta ahuakate krema 16,90
LEHORRETIK
Txahal-azpizuna parrillan pikillo piperrekin, patata bolak baratxuritan eta Oporto saltsa 22,50
Txahal-isats hostopila foiearekin, arbi-apio krema eta tuberkulu kurruskaria 19,00
Mutur erruloa hirugiharrarekin eta lepape konfitatua, sagar purea eta kaparrak 17,80
Ahate magreta ziape karameluarekin, pikuak eta foiea plantxan 18,50
GOZO PISKA BAT...
Brioche torrada karamelatua Baileys natillekin 7,80
Crme brle nire estilora 7,80
Perfecto de caf tuliparekin eta toffe saltsa 7,80
Sagar tarta Romero estilora 7,80
Hur coulanta esne merengetuarekin 7,80
Gazta tarta melenga melokotoi erreekin eta sorbetea 7,80
Goxua Zabala estilora 7,80
Sagar sorbetea sagardora 7,80
Gazta izozkia intxaurrekin eta intxaursalta zopa 7,80
Jogurt mousse esfera fruitu gorriekin eta mugurdi izozkia 7,80
Pastel-kremaz beteriko pantxineta banilla izozkiarekin eta chocolate beroa 7,80

BEZ barne






EGUNEKO MENUA


HARREMANA


Gurekin harremanetan jartzeko, edozein kontsulta egiteko edota itundutako menuak eskatzeko ondorengo fomularioa bete besterik ez duzu.

Formulario bitartez ez da erreserbarik onartuko. Erreserbak egiteko 943 131982 telefonora deitu dezakezu.

ERRESERBAK: 943 131982

NOLA IRITSI


Kirkilla-Enea Jatetxea Zarautzen kokatuta dago. Bertara, Bilbo zein Donostiatik bazatoz, A-8tik zein N-634-tik ailega zaitezke.

Jatetxea herriko alde zaharrean dago, zehazki Musika plazatik eta "Santa Maria La Real" parrokitik 50 metrotara, Santa Marina kalean hain zuzen.

ORDUTEGIA


Goizez: 13:30 - 15:30 / Arratsaldez: 20:30 - 23:00

Igande gaua eta astelehena itxita